[Eguneratua] San Martzial ingurua husten ari dira Udaltzaingoa eta Ertzaintza
Irun eta Nafarroa lotzen dituen N-121 A errepidea moztuta dago.
Sutea piztu da Beran eta azkar ari da zabaltzen haize bolada gogorrengatik. Kontroletik kanpo dago, eta helikopteroak prestatu badituzte ere, haize zakarrak oztopatu du haiek erabiltzea. Sua Irungo Bidasoa auzorako bidean da, eta une honetan Irundik Nafarroara doan N-121 A errepidea moztuta dago. Berriak eta Antxeta Irratiak eman dute sutearen berri. Irungo Udaltzaingoak HITZAri jakinarazi dionez Lamiarri tunel ingurura heldu da sua, GI-3455 errepideko 3, kilometroan.
Udaltzaingoa eta Ertzaintza San Martzial ingurua husten ari dira eta halaber, Saroia inguruko baserritarrei abisua eman diete hustu behar badute ere prest egon daitezen.
Sutea Beran! Irungo Bidasoa auzorako bidean, Endarlatsa inguruan. Haizeak gogor jotzen du, eta sugarrek indarra hartu dute. @antxetairratia @XorroxinIrratia @euskalirratiak pic.twitter.com/Y2mD1AqFHu
— Antxeta Irratia (@antxetairratia) February 20, 2021