Trenbide ingurua berritzeko lanean dabiltzan administrazioek, asteartean aurkeztuko dituzte egindako aurrerakuntzak
Datorren asteartean, hilak 23, Irungo trenbide espazioaren hiri birsorkuntza eta garapenaz hitz egiteko saioa egingo dutela iragarri du Jose Antonio Santano alkateak.
Otsailaren 23ko saioan, egindako aurrerapenei buruz hitz egingo dutela iragarri du Jose Antonio Santano alkateak, “Udala barruti urbano berritzailea programa eta hiri antolamenduko plan orokorra berritzen dabil.”
Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Trenbide Sarea eta ADIF izango dira bilera telematiko honen parte hartzaileak. Zaisa izango da proiektuaren arduraduna, elkarteak bere estatuak aldatu ostean.
Gai ordena zein izango den aipatu du alkateak, “Karguak berrituko ditugu eta kontu emate batzuk gauzatuko ditugu.” Gaineratu du geltoki berria izango den eraikuntzari buruz hitz egingo dutela, baita Euskal trenbide Sarea ADIFen plataforman integratzeaz ere.
Topo zerbitzua Via Irun proiektuan barneratu nahi du udalak, ideia hau beste ildo batetik jorratuko dutela azaldu du Santanok.