Asteburuan beheraka jarraitu du COVID-19ren hedapenak Bidasoan
Iruni ez zaio asko falta eremu gorritik ateratzeko, nabarmena da inzidentzia tasaren beherakada. Hondarribian kutsatze kopuruak jaisten jarraitu du.
Hondarribiak 100.000 biztanleko 341,50 inzidentzia tasa izan du asteburuan, beheraka darrai. Irunen inzidentzia metatuaren beherakada ere nabaria da, 523,19koa izan da eta beraz, eremu gorrian jarraituko du hiriak.
Positibo kopuruak ere gutxitu egin dira asteburuan Bidasoan, guztira 41 kutsatu berri daude: 3 positibo berri Hondarribian eta 38 positibo berri Irunen.
Datu gehiago jakin nahi ezkero, Osasun Sailaren txosten honetan kontsultatu daiteke.