218 akta ireki zituen pasa den astean udaltzaingoak
Akten erdiak baino gehiago atzo jarri zituzten Cipriano Larrañaga kaleko ostatu batean egin zuten agerraldian.
Irungo Udaltzainek jakitera eman dutenez, aurreko astean 258 akta zabaldu zituzten osasun neurriak ez betetzeagatik. Akta horietatik 133 etxeratze agindua ez errespetatzeagatik edo 4 pertsona baino gehiago elkartzeagatik izan dira. Beste 56 distantzia tarteak ez errespetatzeagatik.
Prentsa oharrean udaltzainek azaldu dutenez, akten erdiak baino gehiago Cipriano Larrañaga kaleko ostatu batean jarri zituzten atzo, hilak 14. Guztira 112 akta ireki zituzten atzo, eta diotenez bertaratu zirenean bezeroek ez zituzten distantzia tarteak errespetatzen, ez zeuden 4 pertsonako taldeetan eta “orokorrean jendea ez zen musukoa behar bezala erabiltzen ari” zehaztu du udaltzaingoak.