Kandela tailerra egingo dute bihar gaztelekuan
Gazteria eta Prebentzio Komunitarioa departamentuak tailer berri bat antolatu du biharko Puntaleko eskola zaharrean kokatutako gaztelekuan.
Hondarribiko Udaleko Gazteria eta Prebentzio Komunitarioa departamentuak kandela tailerra antolatu du biharko, 17:00etan. Puntaleko eskola zaharrean behin-behinean kokatutako gaztelekuan egingo dute tailerra.