Hiriko errepide eta espaloietako hogei zulo tapatuko dituzte
Herritarrek hala eskatuta, hirian zehar dauden zuloak estaliko dituzte.
Lan hauek herritarren kexa eta iradokizunei erantzunez lan puntualak egiteko atalaren barnean egingo direla azaldu du Monica Martinez Bide Publikoko eta Herritarren Partaidetzako ordezkariak.
Hogei zulo konponduko dituzte eta Martienez esanetan “Ez dira oso deigarriak lan txikiak baitira baina, oinarrizkoak eta garrantzitsuak dira.”
Transportes y Excavaciones ORSA enpresak egingo ditu lan hauek eta urte osoa iraungo duen kanpaina honetan 100.000 euroko aurrekontua erabiliko dute.