"Autobus linea berri honekin Irunek irabazi egingo du" dio PPk
Santiago eta Mendibil ingurua, erdigunearekin lotzea du helburu zerbitzuak.
Hiriaren egoera aztertzeko Udal Batzarrean babesa lortu du Iñigo Manrike PPko zinegotziak proposaturiko autobus linea berria sortzeak. Bere ustez, “Autobus linea berri honekin Irunek irabazi egingo du”.
Zerbitzua Fermin Calbeton karrikako autobus geltokian hasiko litzateke, Santiagora abiatuz, Ficobatik pasaz, Mendibil inguruetara gerturatuz eta berriz hasierako lekura itzuliko litzateke. Manrikek esan du “gaur egun garraio publikorik ez duen ingurua da” eta auzo hauetatik gertuen topa daitekeen geltokiak 500 metrotara daudela adierazi du.
PPk azaldu du lorategi bertikalak sortzeko babesa ere lortu dutela, esate baterako, Luis Mariano kalera begira dagoen Artaleku Kiroldegiko horman jartzea proposatu dute. “Itxura hotza eta gogorra arintzea” du helburu proposamenak Marikeren hitzetan.