"Ankerkeria" gelditzeko eskatu diote Auzitegi Nazionalari
Hamarnaka lagun elkartu dira eguerdian, lau urteko espetxe zigorra ezarri dieten arabarrei elkartasuna adieraztera.
Espainiako Auzitegi Nazionalak Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei lau urteko espetxe zigorra ezarri die aste honetan bertan, lehergaiak egiteko materiala egotzita.
Erabaki hori salatzeko, elkarretaratzea egin dute San Juan Arria plazan, Orain inoiz baino gehiago: Ankerkeria stop. Aitor eta Galder aske lelopean. 80 bat lagun elkartu dira bertan.