Mintzalagunean izena emateko azken egunak direla gogoratu du udalak
Aste honetan bukatzen dela bigarren deialdiko izen emate epea gogorarazi die hondarribiarrei.
Hondarribiko Mintzalagunean izena emateko bigarren deialdia zabaldu zuen Hondarribiko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak hil honen hasieran. Gogorarazi dutenez, aste honetan amaituko da bigarren matrikulazio deialdia. Hortaz, interesa duten lagunek udalaren Euskara zerbitzuaren (Panpinot kalea, 12-14) bitartez egin dezakete, baita posta elektronikoz edo ondoko atari digitalean ere.