'Familia Ola' programak aurrera darrai egungo murrizketetara egokituta
Hiru jarduera antolatu dituzte eta izen ematea etzi amaituko da.
Programaren helburua Miren Etxebeste Euskara zinegotziaren arabera, eskolatik eta antzeko leku klasiko eta formaletatik kanpo euskararen erabilpena normalizatzea da.
‘Familia Ola’ programa, 2 eta 8 urte bitarte dituzten haurren familiei zuzenduta dago, euskararen familiarteko transmisioa bermatu nahi dute.
Hainbat ekintza antolatu ditu udalak Urtxintxa Elkartearekin batera, murrizketa berriak kontuan hartuta:
– Albaola Itsas Kultur Faktoriara ibilaldi bat otsailaren 6an, goizean.
– Mozorroen eta inauterien tailerra: otsailaren 9an eta 11n, 17: 30etik 19:00etara.
– Naturarekin jolasean! Otsailaren 23an eta 25ean.
Jardueretan izen emateko epea ostiral honetan amaitzen da eta orrialde honetan egin behar da.