[Bideoa] Motxiladun haurren senideen testigantza, bideoan
Iratxe Sorzabal eta Joanes Larretxea euskal presoen senideek, euren haurrek zer nolako egoera bizi duten azaldu dute bideoan.
Hilaren 22an publikatutako astekarian, HITZAk motxiladun haurren gaineko erreportajea publikatu zuen. Bertan, Iratxe Sorzabal euskal preso irundarraren ama Nieves Diazek, eta Joanes Larretxea oiartzuarraren bikotekide Oihana Muxikak euren testigantza eman zuten, espetxean dituzten senideen gaineko gogoeta eginez, preso daudenen seme-alaben ikuspegitik. COVID-19ak jada larria zen egoera, are larriago bihurtu duela esan zuten besteak beste.
HITZAk erreportaje horren bideoa egin du. Hemen, hizlariek esandakoen laburpen bideoa: