Eguraldi txarra dela-eta bertan behera geratu da biharko azoka
Eguraldiaren iragarpena medio San Pedro kaleko baserritar produktuen azoka ez egitea erabaki dutela jakinarazi du udalak.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, eguraldiak okerrera egingo du asteburuan, bereziki kostaldean. Hori dela eta, San Pedro kaleko larunbatetako baserritar produktuen azoka bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Datorren hitzordua asteazkenean izango da Zumardian, 08:00etatik 13:00etara.