Maite Frankoren ipuin kontaketa asteazkenean, liburutegian
Haurrei zuzendutako saioa izango da datorren astekoa, eta edukiera mugatuta egongo denez, aldez aurretik izena ematea gomendatu dute.
Ipuin kontaketa antolatu du Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak datorren asteazkenerako, hilak 27, 18:00etan. 4 eta 7 urte bitarteko umeei bideratuta egongo da Maite Franko kontalariak gidatutako saioa. Antolatzaileek adierazi dutenez, aldez aurretik izena ematea gomendagarria da. Denera, 21 leku egongo dira.