Alde Zaharreko bi karrika eta San Juan ingurua urbanizatzeko hiru proiektu idaztea enkargatu du udalak
Proiektua Girder Ingenieros SLPri esleitu diote eta aurrekontua 49.247€ da.
Karrika hauetan oinezkoen mugikortasuna hobetzea du xede udalak, hala adierazi dute gaur argitaratu duten prentsa oharrean.
Hori dela eta, hiru proiektu desberdin idazteko eskatu dio udalak Girder Ingenieros SLP enpresari. 49.247€ da honetarako bideratuko duten aurrekontua, udaletik jakitera eman dutenez.
Lan hauek, aurretik San Juanen eta Alde Zaharrean hasi zituzten hobekuntza lanen jarraipena izango dela adierazi du Cristina Laborda Obretako zinegotziak.
Jarduera osoa hiru bloketan banatu dituzte:
- Ama Xantalen karrikaren berritzea
- Ermita Karrikaren hobetzea
- San Juan inguruan bat egiten duten hainbat kale eta plazaren egokitzea: Foruen, Legia eta Berrotaran karriak eta Jenaro Etxeandia plaza.