Gobernu programari buruz eztabaidatzeko ezohiko osoko bilkura izango da otsailaren 5ean
Bilkuraren ardatza, garapen jasangarritasuna izango dela iragarri eta proposamenak entzuteko bilera izango dela aurreratu dute.
Irungo sozialistek eta Elkarrekin Podemosek elkar adostutako gobernu programa eztabaidatuko dute, Jose Antonio Santano alkateak azaldu duenez. Otsailaren 5ean izango da.
Udaletik adierazi dutenez, abenduan helarazi zieten beste udal taldeei aurtengo gobernu programa eta hortaz, proposamenak entzuteko bilera izango dela aurreratu dute.
Bilkuraren ardatza, garapen jasangarritasuna izango dela iragarri dute. Izan ere, NBEk 2015ean garapen jasangarria helburu onartu zituen hamazazpi konpromisoetatik sortutako hiru multzo nagusik egituratzen dute programa. Haien esanetan, honako hauek dira beraz, ildo nagusiak:
1. Pertsonak. Berdintasuna eta gizartearen kohesioa
2. Jasangarritasunaren aldeko kontzientziadun garapena
3. Aukera ekonomikoen eta oparotasun aukeren bermatzea
Amaitzeko, datozen egunetan bileraren prozedurari buruzko nondik norakoak zehaztuko dituztela esan dute.