Txingudiko badia hobetzeko EAJren planak Eusko Jaurlaritzaren babesa lortu du
Proiektuak, Bidasoa ibaiaren ertzak eta degradatuak hiri eremuan berreskuratzea du helburu.
Plan honen xedea, azaldu dutenez, hiriak Bidasoa ibaiarekin galdu duen irisgarritasuna berreskuratzea da, hiritar guztien erabilera anitzetarako. Arrazoirik gabe proposamen honi jaramonik egin ez izana leporatu diote jeltzaleek Udal Gobernuari eta aldi berean, Iñigo Urkullu lehendakariaren babesa lortu dutela nabarmendu dute.
Eusko Jaurlaritzak Euskadi Next Generation planaren barruan txertatu duela irungo jeltzaleen plana aipatu du EAJk. Orain, Gobernu zentralaren erantzunaren zain daudela gaineratu dute.
Proposamen hau lehenagotik martxan zegoen Plan Zuzentzailearen jarraipena izan dela eta Europar Batasunak Europa berreraikitzeko martxan jarri duen diru funtsaren baitan dagoela argitu du EAJk. Diru funtsa hau, Europa ekologikoagoa, digitalagoa eta erresilienteagoa sustatzeko dela esan du alderdiak.