Irunen dozena erdi positibo hauteman dituzte, eta Hondarribian, bat
100.000 biztanleko positibo tasak pixka bat gora egin du Bidasoko bi udalerrietan. Gipuzkoako bataz bestekoaren azpitik daude oraindik.
Osakidetzak gaur emandako datuen arabera, atzo zazpi positibo hauteman zituzten Bidasoan. Hondarribian bakarra izan zen, eta Irunen izan ziren gainontzeko dozena erdiak.
Asteleheneko datuekin konparatuta, 100.000 biztanleko tasak gora egin du, modu apalean. Hala ere, Gipuzkoako bataz bestekoaren azpitik dago. Hona datuak (parentesi artean, asteleheneko tasa):
- Hondarribia: 241,40 (229,63).
- Irun: 164,43 (162,77).
Esteka honetan klik eginda ikus daitezke datuak.