Urtarrilean itzuliko da OARSO BIDASOKO HITZA
OARSO BIDASOKO HITZAren papereko edizioak atsedena hartuko du.
OARSO BIDASOKO HITZAren papereko edizioak atsedena hartuko du, urtarrilaren 8an jasoko dute harpidedunek berriz ere bere postontzian. Interneteko edizioetako jarioari, ordea, urtarrilaren 4an ekingo dio hedabideak.
HITZA egitea posible egiten duten langileen Gabonetako oporraldia dela-eta (kazetariak, administrazioko langileak, diseinatzaileak, banatzaileak, inprentako langileak), hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da papereko astekaria banatuko. Urtarrilaren 8koa izango da aro berriko lehena, diseinu eta eduki aldetik eraberriturik datorren astekari berria.