Amazon kokatzearen kontrako mobilizazioa egingo dute larunbatean
Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Irunen auto karabanak egingo dituzte. Ondoren Lanbarrenen elkartuko dira, elkarretaratzea egiteko.
Oiartzungo Lanbarren industriagunean Amazonen base logistikoa egiteko asmoa dutela eta, Oarso Bidasoko Egin irri, izan herri mugimenduak mobilizazioak deitu ditu larunbaterako.
Errenteria-Oreretan, Oiartzunen eta Irunen auto karabanak deitu ditu, honako ordu eta lekuetan:
- Oiartzun: 11:00etan, hilerritik.
- Errenteria-Orereta: 11:00etan, Pontikako aparkalekutik.
- Irun: 11:15ean, Gal futbol zelaitik.
12:00etan elkarretaratzea egingo dute Lanbarrenen, duela hiru aste bezala, “Amazon: ez hemen, ez inon” aldarrikatzeko.