Amuteko aparkalekua margotu du udalak
Lurreko seinaleztapena egoera txarrean zegoela-eta egin ditu egokitzapenak Obra eta Zerbitzuetako departamentuak.
Amuteko aparkalekuan margotze lanak egin ditu Hondarribiko Udalak, Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi duenez. Erabilera handiko aparkalekua da Amutekoa, eta horren ondorioz lurreko seinaleztapena berriz ere margotzea erabaki du tokiko gobernuak.