Gabonetako argiak ostiralean piztuko dituzte
Gabon argiak martxan jartzeko, 43.700 euroko aurrekontua erabiliko dutela azaldu dute udaletik.
Aurreko urteetan bezala, kontsumo baxuko argiak erabiliko dituztela jakinarazi dute udaletik.
Ostiral honetan, hilak 4, arratsaldeko 18:00etan piztuko dituzte argiak. Itzali aldiz, datorren urteko urtarrilaren 7an.
Aurrekontuari dagokionez, 43.700 euro gehi BEZa erabili dituztela azaldu dute. Kostu honen barnean materiala, muntaia, mantenua eta instalakuntza berriz jasotzea daudela adierazi du udalak.
Maria Serrano Merkataritzako zinegotziak “aurten iazko lan antzekoa egin da” aipatu du. Bere hitzetan, aurtengo Gabonak bereziak izango dira, garai zailak direla argudiatuz. Erantsi du, udaletik “argi izan dutela” aurten argiak piztu behar zirela.