Santa Engrazia inguruko lanak amaitu direla esan du udalak
Aparkalekua egokitzeaz gain, oinezkoentzako irisgarritasuna hobetu dutela azaldu dute udaletik.
Aurreko astean hasi zituen udalak Santa Engrazia inguruko aparkalekua egokitzeko lanak. Gaur amaitutzat jo ditu.
Aparkalekua margotuz egokitu dute, baita pibote batzuk jarriz ere. Kosta kalearekin lotzen duen oinezko paso bat ezarri dute Juan Mari Altuna Hiri Segurtasunerako zinegotziak azaldu duenez.
Era honetan, bizilagunen irisgarritasuna bermatu nahi izan dutela adierazi du Altunak.
Gaurtik aurrera bizilagunek eta Donejakue bidea egiten dabiltzanek “era egokiagoan” ahalko dute erabili espaloia, zinegotziaren hitzetan.