Udaberrian irekiko dira GKE-ei zuzendutako diru laguntzak, bi urtetarako balioko dute
2020.urteko eta 2021.urteko gastuen justifikazioak ahalko dira aurkeztu udaberriko deialdian.
Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendutako diru laguntzen deialdia 2021. urteko udaberrian irekiko dela eta bi urteetarako izango dela azaldu du Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.
Era honetan, 2020. urtean elkarteek aurkezten dituzten gastuak justifikatu ahalko dituzte eta 2021. urtean edukiko dituztenak ere.
Larrartek erantsi du, 2021eko aurrekontuen zirriborroetan urteroko kopurua bikoiztu egin dutela, zehazki, 257.086€ bideratuko dituzte diru laguntza hauetara.
Amaitzeko, zinegotziak esan du pandemiak eragindako egoerak eguneroko lana aldatu duela departamentuan eta GKEei ulermena eskatu die. Elkarte bakoitzarekin harremanetan jarriko direla ere adierazi du Larrartek.