Ostalariek kontzentrazio isila egin dute udalaren aurrean laguntza zuzenak eskatuz
Tasak guztiak ez kobratzea eta laguntza zuzenak eskatu dituzte Hondarribiko ostalariek.
Gaur eguerdian kontzentrazio isila egin dute Hondarribiko ostalariek, indarrean dagoen legeak ez duelako gaur Donostian egin den ostalarien kontzentraziora joaten uzten.
Legeak ostalariei euren establezimenduak ixtera derrigortu dietela esan du Juan Carlos Aierbe Hondarribiko ostalariak, eta hortaz, aldundiak edo udalak baliabideak erraztuko dizkietela uste du.
Hainbat tasa kendu direla onartu du, adibidez, terrazen tasa. Baina erantsi du, jabetzaren tasa edota ura eta zaborraren tasa oraindik kobratzen jarraitzen dutela.
Ostalariak dio ez daukala zentzurik tasa hauek ordainarazteak sektorearen aktibitate sozio-ekonomikoa geldirik dagoenean.
Amaitzeko, laguntza errealak eta zuzenak eskatu dizkiete instituzioei.