Kirol arloko laguntzak eskatzeko epea astelehenean itxiko da
Kirol klubek, ikastetxeek eta kirol ekintza bereziak antolatzen dituztenek jaso ahalko dituzte diru laguntzak.
Datorren astelehena, azaroaren 30, arte zabalik da Hondarribiko Udaleko kirol arloko diru laguntzak eskatzeko epea.
Guztira 159.500 euro bideratu ditu udalak diru laguntza hauetara.
Udalak eskaintzen dituen diru laguntza lerroak honako hauek dira:
- Hondarribiko kirol klub eta taldeen ohiko egituren garapenerako ohiko diru laguntzak
- Ikastetxeei eskola kirolaren kudeaketa eta arretarako egitura berezien sormen eta garapenerako
- Kirol ekintza bereziak antolatzeko laguntza
- Kirol jarduera bereziak antolatzeko
- Maila absolutuan, nazioarteko izaeradun kirol txapelketa ofizialetan parte hartzeko
Diru laguntzen inguruan informazio gehiago eskuratzeko aukera dago esteka honetan.