Hiru gizon atxilotu zituen atzo Ertzaintzak etxe batean indarrez sartzea leporatuta eta emakume bat ikerketapean dago
Hiru gizon atxilotu zituen atzo Ertzaintzak okupazio delitua egotzita. Beraiekin zegoen emakume bat ikerketapean dago salaketa beragatik.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo gauean hamar eta erdiak aldera, bizilagunen dei bat jaso zuten etxe bat okupatu zutelakoan.
Patruila bat bertara iritsi zenean, etxe barruan hiru gizon eta emakume bat aurkitu zituztela adierazi du Ertzaintzak.
Lau pertsonak bertan zeudela ikustean, hiru gizonak atxilotu egin zituela esan dute poliziek eta emakumea ikerketapean dagoela adierazi dute etxe batean indarrez sartzea leporatuta.
Atxilotuak identifikatu zituztenean, gizonetako batek emakumearenganako aldentze agindua indarrean zeukala ohartu ziren ertzainak eta berari, kondena urratzearen delitua ere egotzi diote.
Hainbat egun lehenago etxeko ate nagusiak, lorategiko hesiak eta garajetik sartzeko ateak behartu izanaren zantzuak topatu zituztela argitu du Ertzaintzak. Gertaera hauek salaketan jaso dituztela esan dute ertzainek.
Bukatzeko, hiru atxilotuek polizia aurrekariak dituztela eman dute jakitera eta gaur goizean Irungo Guardiako Epaitegiko agintari judizialarengana eraman dituztela eman dute aditzera.