Higer bidea itxita egongo da lanak egiteko, astelehenetik ostegunera
Asfaltatze lanak egin ahal izateko, lau egunez Pierre Lhande kaletik igo beharko da.
Asfaltatze lanak egin behar dituzte, hori dela eta azaroaren 30etik abenduak 3ra itxita egongo da Higer bidea. Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak eman du abisua.
Egun horietan Pierre Lhande kaletik igo eta jaitsi beharko dela argitu du Carrionek. Halaber, Kai Berritik trafikoa arautzeko semaforo bat jarriko dutela esan du zinegotziak.
Lanak, Jaizkibel mendiko ekialdeko ezpondako mendi urak jasotzeko proiektuaren urrats berri bat izango direla azaldu dute.
Udaletik gogorazi nahi izan dute, proiektu hau 2019ko urrian hasi zela, abenduan amaitu behar duela eta 2,3 milioi eurotako aurrekontua duela.