Indarkeria matxista salatzeko klaseak gelditu dituzte Talaiako ikasleek
Ordubeteko geldialdiaz gain, elkarretaratzea egin dute 'Bizitza biolentoen aurrean: ikasle antolakuntza' aldarrikatuz.
Azaroaren 25a indarkeria matxista salatzeko nazioarteko eguna den honetan, Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta Talaia BHIko ikasleek elkarretaratzea egin dute bizitza biolentoak salatzeko. Ordubeteko klase geldialdia ere antolatu dute.
Ikasle Abertzaleko militante diren bi ikaslek azaldu dute, aurreko urtean egin zuten bezala tailer bat egin nahi dutela lehenengo eta bigarren batxilerreko ikasleentzat, indarkeria matxista zer den lantzeko. Pandemia egoerak egitea galarazi duela esan dute.