Ludopatia prebenitzeko lan ildo bat ireki du udalak
Azterketa bat egingo dute, hiriko apustu jokoen irismena eta ludopatia jokabide problematikoak ezagutzeko.
Ludopatia prebenitzeko lan ildo bat ireki du udalak.
Plana Elkarrekin Podemos Ezker Anitza IUk aurkeztutako zuzenketa baten ondorioa da. Azterketa bat egitea da asmoa, hiriko apustu jokoen irismena eta ludopatia jokabide problematikoak ezagutzeko.
Udalbatzak uda honetan laugarren adikzio plana jarri zuen martxan eta lan ildo hau funtsezkoa izango dela azaldu du Cristina Laborda ordezkariak.
Azterketaren helburua, herritarren joko ohiturak identifikatzea, zein joko diren jokatuenak jakitea eta diruarekin jokatzearen inguruko iritziak eta pertzepzioak ezagutzea da. Ebidentziak ere bildu nahi dituzte, horretarako jokalarien senideei, ludopatiako osasun espezialistei eta sektoreko agenteei entzungo dietela azaldu dute.
Miren Etxebeste Elkarrekin Podemos Ezker Anitza IUko bozeramaileak adierazi du, ludopatia bizi dugun errealitatearen parte dela eta landu egin behar dela. Amaitzeko, ikerketa honekin adikzio honen jakintzan sakondu daitekeela esan du.