Gripearen aurkako txertoa ez dute Itsas Etxean jarriko aurrerantzean
Osakidetzak jakinarazi duenez, gaur amaituko dute gripearen aurkako kanpaina auditorioan egiteari.
Osakitzetzak gaurtik aurrera, ez du Itsas Etxeko auditorioa erabiliko gripearen aurkako txertoaren kanpainarako. Udalak adierazi duenez, 3.800 hondarribiarrek jaso dute orain arte gripearen kontrako txertoa.
Azaldu dutenez, aste hauetan arrisku taldean ez dauden baina txertoa eskatu duten pertsonak txertatzen ari dira.
Amaitzeko, Osakidetzak udalari lekua utzi izana eskertu diola esan du Txomin Sagarzazuk. Udalak eskerrak eman dizkie osasun arloko profesionalei egiten ari diren lanagatik.