Txirrindak aparkatzeko guneak jarri ditu kalean udalak
Udalak bizikletak aparkatzeko hainbat gune jarri ditu hirian zehar.
Udalak txirrindak aparkatzeko hainbat gune jarri ditu hirian zehar, hala adierazi du Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak.
Ekimena ”Hondarribia mugitzen ari da” proiektuaren parte da eta zinegotziak esan duenez, helburu nagusietako bat herritarrek ibilgailu pribatua gutxiago erabiltzea da.
Udan hondartza inguruan jarri zituzten txirrinda leku berak direla azaldu du Silanesek. Beste erabilera bat eman nahi ziotela esan du eta horretarako, herritarren iradokizunak kontuan hartu dituztela argitu du.
Guztira sei aparkaleku jarri dituzte: Bordari Ikastetxean, Mendelun, Portuko Elizaren atzealdean, Uria Harresian, San Nikolaseko zubiaren aurrean eta Jostaldi pilotalekuaren inguruan, zehazki, Udal Euskaltegiaren aurrean.
Aurreratu du, Puntalean gehiago jartzeke daudela.