Ikasleentzako musukoak eskatu eta itxialdian dauden familiei laguntza zerbitzu bat eskaintzea proposatu du Abotsanitzek
Bigarren aldiz musukoak eskatu dituztela diote eta itxialdian dauden familiei laguntza zerbitzu bidez laguntzea proposatu dute.
Ikasleentzako musukoak eskatu ditu Abotsanitz Udal Taldeak, zehazki, bina musuko ikasleko. Diotenez irailean egin zuten eskakizun hau eta gazteria zinegotziak beteko zuela ziurtatu zuen arren, oraindik ez du hitza bete udal gobernuak alderdiaren hitzetan.
Atzo onartutako Foru Dekretu berriak udalari eskumena ematen diola dio Abotsanitzek, presazko finantza neurriak hartzeko. Hori dela eta, beraien iritziz musukoak berehala erosteko aukera du udalak.
Bestalde, itxialdian dauden familiei laguntzeko proposamen bat luzatu du alderdiak: laguntza zerbitzua sortzea. Izan ere, alderdiak dio itxialdian dauden famili batzuek ez dute beraien beharrak asetzeko laguntzarik.