Azken egunak Euskaraldian izena emateko
Dagoeneko 1.150 herritarrek eman dute izena.
Udalak herritarrak Euskaraldian parte hartzera animatzeko deia egin du.
Adierazi dutenez, oraingoz, 1.150 hondarribiarrek hartu dute ahobizi eta belarriprest rola.
Azaroaren 20ean hasiko da ekimena eta azaroak 19a da izen emateko azken eguna.
Horretarako, asteburuan 10:00etatik 14:00tara San Pedro kalean jarriko dute stand bat. Matxin Artzu kaleko turismo bulegoan eta internet bidez ere posible da inskribatu.