Pandemiak eragindako beharrak arintzeko onartu ziren aurrekontuak erabil daitezela eskatu du PSE-EEk
Sozialisten hitzetan aurreikusitako dirua erabili ezean, esleitutako partida desagertu egingo da hurrengo ekitaldirako.
Duela hainbat astetatik sozialistak jarraipena egiten dabiltza COVID-19 dela eta onartutako aurrekontuei. Ontzat emandako diru guztia erabiltzeko eskatuz temati dabiltzala adierazi dute.
Bi aurrekontu onetsi zirela azaldu dute:
- Bata,argitu dutenez, pandemiagatik herritarrek, enpresaburuek eta autonomoek eduki dituzten zailtasunak arintzeko onetsi ziren. 1.115.000 eurokoa da aurrekontua eta diotenez, 143.000 gastatu dira.
- Bigarrena, “beste laguntzak” izeneko atalean jaso dute eta 985.243 euro bideratu dituzte. Horietatik sozialistek diote 244.587 euro erabili direla.
Gogorarazi dute, aurreikusitako dirua erabili ezean, esleitutako partida desagertu egingo dela hurrengo ekitaldirako.
Iosu Alvarezek nabarmendu du, udalak herritarren eta behar handiena duten sektore ekonomikoen mailan egon behar duela.