Etxebizitza hutsak alokatzeko diru laguntzen deialdia ireki dute
Bi laguntza mota eskaini dituzte eta biak batera jasotzeko aukera dago.
Hondarribiko Udalaren programa da eta bi laguntza mota daude, biak batera jaso daitezkeenak eta ordainketa bakarrean:
- Indarrean dagoen kontratua kontuan hartuta, hilabete bakoitzari dagokiona jasoko du eskatzaileak, zehazki, 200 euro hilabeteko.
- Bigarren laguntza, etxebizitza egokitzeko lanak egin dutenei zuzenduta dago. 2019. urtean egindako lanak izan behar dute eta gastuaren %50a beteko du, gehienez 2000 euro jaso daitezke.
Argitu dutenez, diru laguntza lerro bakoitzerako gehienezko zenbatekoa 44.000 eta 16.000 eurokoak dira.
Baldintzak etxebizitza huts baten titularra eta Bizigune programaren parte izatea dira. Beraz, Alokabide programaren barnean sinatutako kontratua eduki behar da.
Azaroaren 21 arte dago zabalik etxebizitza hutsen alokairurako diru laguntza eskatzeko epea. Udalaren orrialdean edota BAZen eman daiteke izena.