Amua Elkarteak musika film laburren lehen zinemaldia sortu du
Zinemaldiaren aurkezpena abenduaren 4ean izango da Itsas Etxea Auditoriumean baina 2021ean ospatuko dela aurreratu dute.
Hiru urte daramatza Amua Elkarteak Hondarribiko Udalarekin batera disko eta musika festibala antolatzen. Oraingoan, berrikuntza nagusia formatuan dago: Amua 2021 lehen musika-film laburren zinemaldia aurkeztuko dute.
Ez dute xehetasun askorik eman hori dela eta, festibalaren aurkezpen ekitaldia abenduaren 4ean izango dela adierazi dute. Itsas Etxeko auditoriumean arratsaldeko 19:30etan eskainiko da, zinemaldia ospatuko den leku berean.
Aurreratu dutenez ekitaldia bi zatitan egongo da banatuta:
- 19:00-20:00: Musika film zinemaldiaren aurkezpena
- 20:00-21:30: “El septimo vicio” irrati saioa eta bi musika emanaldi.
Lehen atalean egutegia zein den, oinarriak edota sariak zeintzuk izango diren azalduko dute, besteak beste.
Bigarren partean Javier Tolentino irrati esataria ibiliko da aurkezle lanetan, bere “El septimo vicio” irrati saioa zuzenean igorriz.
Musika emanaldian Izaro abeslariak akustikoki joko du eta Fonky Cheff Djak biniloak nahasiko ditu, musika pantailan agertuko diren zenbait filmen eszenekin uztartuz.
Sarrera doakoa da eta lehenagotik gonbidapenak hartu beharko dira esteka honetan edota Arma Plaza Fundazioan.