Zuhaitzen kimaketa lanekin hasi da Udala
Urtero lez kimaketa lanekin hasi dira herriko lorezainak.
Aurreko astean hasi ziren udazkenean egin ohi den zuhaitzen zainketa honekin, San Pedro kaleko eta Portuko zuhaitzak kimatuz. Urtarrila arte luzatuko dela azaldu dute eta herri osotik arituko direla, hurrenez hurren: Alameda, espigoi ingurua, Biteri kalea, Soroeta, Alde Zaharra, Donosti kalea, Arrantzale Auzoa eta Gibeleta.
Gaixorik dauden bost zuhaitz erretiratu eta ordezkatuko dituztela ohartarazi du Gonzalo Carrion zinegotziak, San Pedro kalean eta Bretxan zehazki.
Udalak adierazi duenez, herritarrei prozesuaren berri eman nahi die ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Izan ere, argitu dutenez zuhaitz batzuk errepideen eta aparkalekuen ondoan daude eta kimaketak horiek ixtea eragingo du.
Aparkalekuak eta kaleak itxi aurretik bizilagunei ohartaraziko zaiela adierazi dute.