Larunbatean prebentzio neurri berriak martxan jarri zirela jakinarazi du alkateak
Azaroaren 6tik indarrean dauden neurri berrien helburua zein den azaldu eman du Txomin Sagarzazu alkateak.
Larunbatean ezarritako prebentzio neurriak Covid-19 gaixotasunaren kutsatzea gelditzeko direla esan du alkateak bandoan, eta herritarrei arduratsu eta solidarioak izatea eskatu die, besteak beste. Hainbat ardura eskatu ditu, eta baita argibideal eman ere. Ondokoak dira, bandoan alkateak adierazitakoak:
-
Neurri berriak gaixotasunaren hedapena gelditzeko dira. Hedapena osasun sistemaren kaltetan dela nabarmendu du. Bere hitzetan “ez da ikuspegi katastrofista, gertakarien errealitate ukigarria baizik.”
-
Ostalaritza sektoreari gogor kolpatu dioten neurriak direla onartu du, zeintzuei ahalegin profesional eta pertsonal ikaragarria eskatzen ari zaien.
-
Musukoa erabiltzea, metro eta erdiko distantzia mantentzea, eskuak maiz garbitzea eta elkarretaratzeak sei pertsonetara mugatzea eskatu du.
-
Norbanakoaren ardura dela esan du “neurriek zuzenean eragiten dieten pertsonek ahalik eta lasterren berreskuratu ahal izatea beren bizitzako ohiko garapen profesional eta pertsonala” eta aipatu du ardura indibidual ezak neurri astunagoak ekarriko dituela. Era honetan, sektore gehiago izango direla kaltetuak gehitu du.