Bideo baten bidez Etxerateko familiarrei babes ekonomikoa eskaintzera dei egin du Hondarribiko Sustengu Taldeak
Euskal preso politikoen familiei sustengu ekonomikoa bermatzeko kanpaina jarri dute abian.
Hondarribiko Sustengu Taldeak bideo bat argitaratu du esanez orain pandemia garaian, laguntza ekonomikoa bermatzeko txosna eta halakoak egon ez direnean, laguntza ekonomikoa inoiz baino gehiago behar dutela.
Pandemiak eta larrialdi egoerak presoen isolamendua areagotu egin duela esanez hasi du taldeak bideoa. Azaldu dute zaintza medikua bermatu gabe dutela presoek eta familiarrei zailtasun ekonomikoa gehitu zaiela.
Preso, deportatu eta iheslariak etxera gerturatzea aldarrikatu dute eta “elkartasunaren birusa” zabal dadila eskatu dute. Hemen ikus daiteke bideoa.