'Bidasoako deportatuak' erakusketa zabalik da
Arma Plaza kultura eta turismo informazio puntuan dago erakusketa azaroaren 22 arte.
Bidasoako Bigarren Mundu Gerrako 90 deportatuak dira protagonista gaurtik irekita dagoen erakusketan. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak udalarekin batera antolatu du.
Arma Plaza kultura eta turismo gunean dago ikusgai azaroaren 22ra arte, eta ordutegia honakoa da: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara, eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.
Gainera, ostiral honetan (hilak 13), Josu Chueca Gurs el campo vasco liburuaren idazle eta historialariak hitzaldi bat eskainiko du gaiarekin zerikusia duena, Kultur Etxean, arratsaldeko zazpietan.