Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Babes soziala eta inbertsio publikoa eskatu ditu Sortuk

Elkarretaratzea egin zuten larunbatean San Juan plazan, 'Non dago diru publikoa? Lehenik herria' lelopean. Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu zuten.

Erik Gartzia Egaña
Irun
2020/11/09

Irungo Sortuk deituta, elkarretaratzea egin zuten larunbat arratsaldean, San Juan plazan. Hamarnaka lagun elkartu ziren Non dago diru publikoa? Lehenik herria jartzen zuen pankartaren atzean.

Gogorarazi zutenez, milioi bat biztanleko hildako kopuru handiena duen hirugarren herrialdea da Euskal Herria (903 heriotzako tasarekin). “Ospitaleak jada kolapsoaren atarian daude, oraindik udazkena eta negu osoa falta direnean”, ohartarazi zuten.

Errua herritarrena ez dela nabarmendu zuten, “gobernuen arduragabekeriarena” baizik. EAJri egotzi diote “interes eta negozio pribatuak” lehenestea, baita konfinamenduaren arintze fasea “azkarregi” egiteagatik. Horrez gain, behar bezalako inbertsio publikoak ez egitea leporatu diote EAEko erakundeetan nagusi den alderdiari.

“Zerbitzu publikoak jomugan izan dira azken urte luze hauetan: murrizketak, pribatizazioak, inbertsioen jaitsiera, lan baldintzen okertzea… Baina pandemia iristean, zer egin dute? Ezer ez!”, salatu zuten.

Emergentzia planak zein pandemiari aurre egitekoak eskatu zituzten larunbatekoan, baita ere osasun sistema, hezkuntza, zaintza sektorea eta garraio publiko indartzeko neurriak. Era berean, ostalaritza, kultura, autonomoak eta saltoki txikientzako laguntzak eskatu dituzte.

“Babes soziala eta inbertsio publikoa inoiz baino beharrezkoagoak diren honetan, EAJren apustua bestelakoa da: kaleak poliziaz bete, AHTaren aurrekontua handitu, eta Iberdrola eta Petronorri ehunka milioi bideratu dizkie”, gaitzetsi dute.

“Kapitala versus bizitza”

Covid-19ak sortutako krisian “kapitala eta bizitzaren arteko talka” berriro azaleratu dela iritzi du Sortuk. “Bi eredu kontrajarriren arteko talka da. Kapitalaren mesedetan herritarrak miseriara eta heriotzara kondenatzen dituena, ala bizitzak eta herria erdigunean jarri eta lehenetsiko dituena”.

Osasuna eta bizitza ekonomiaren gainetik lehenesteko eskatu dute, eta eredu neoliberalarekin amaitzeko. Inbertsio publikoen, laguntza sozialen, eta eraldaketa ekonomikoa zein sozialaren alde borrokan jarraituko dutela ziurtatu dute, baita burujabetzaren alde ere.

“Garai gogorrak datoz. Berriz ere elkar zaindu beharko dugu. Herri honek duen sen komunitarioa, gure baliorik onenak aktibatzeko garaia da berriro: elkarlana; auzolana eta, interes indibidualen gainetik, interes kolektiboaren alde dena ematea. Hori da esperantzaren atea zabaltzeko giltza”.

Erlazionatutako edukiaElkarretaratzea egingo du bihar Sortuk, «eraldaketa ekonomiko eta sozialaren alde»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.