Ostalariek sektorearentzako laguntzak eskatu dituzte kalean
Irungo ostalariek antolatuta, manifestazioa egin dute gaur arratsaldean. Tabernak ixteko neurri eta erabakiarekin haserre daude.
Haserre daude Irungo ostalariak. Gaurtik aurrera, ezin dituzte beren negozioak ireki, Eusko Jaurlaritzak hala aginduta. Sektorearentzako laguntzak eskatu dituzte gaur arratsaldean, baita bultzada emateko neurriak ere.
San Juan Arria plazatik irten dira, 17:30ean, eta ehunka lagunek hartu dute parte, izan ostalaritza sektoreak edo ez.
[Argazkiak Aitor Errazkinenak dira @aierrazkin].