Irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu udalak Baserritar etorbidean
Auzokideen eskariz adostutako lanak direla ezagutarazi du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzu zinegotziak.
Baserritar etorbidean irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dituela Hondarribiko Udalak jakinarazi du Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzu zinegotziak. Bizilagunek hala eskatuta burutu direla espaloietan egokitzapenak aditzera eman du arduradunak. Aurrerantzean ere lanean jarraituko dutela erantsi du.