Herritarrak Hondarribitik Irunera mugi daitezkeela zehaztu du Udaltzaingoak
Jarduera sozioekonomikoetarako edota kirola egiteko ondoko udalerrira igaro daitekeela zehaztu du udaltzainen zerbitzuak.
Eusko Jaurlaritzak indarrean jarritako neurri berrien harira, herritarrak Hondarribitik Irunera hainbat arrazoiengatik mugi daitezkeela baieztatu du Udaltzaingoak. Besteak beste, jarduera sozioekonomikoak tarteko (erosketak, ile apaindegia…) edota kirola egitera (kiroldegia, ikastaroak…) gerturatu daitezkeela hondarribiarrak ondoko udalerrira adierazi dute udaltzainek. Kirola egiteko kasuan, hala ere, kirol zentroko bazkide txartela edo eskolak zehazten dituen agiria eramateko gomendatu dute.
Hori horrela, COVID-19, neurri berriak: zalantza txikiak eta hainbat erantzun artikuluan egindako hainbat baieztapen zuzendu nahi ditu HITZA-k.