'Oymyakon. Habitación 101' antzezlana taularatuko du Khea Ziaterrek etzi
Itsas Etxea auditoriumean finkatu dute emanaldirako hitzordua, 19:30ean. Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga eta Txubio Fernandez Jauregi dira protagonistak.
Oymyakon habitación 101 antzezlana aurkeztuko du Khea Ziater konpainiak etzi, igandearekin, Itsas Etxea auditoriumean (19:30). Alez Gerediagaren gidaritzapean, Arrate Etxeberriak, Miren Gaztañagak eta Txubio Fernandez Jauregik partekatuko dute eszenatokia.
Sarrera orokorra 8 euroan dago salgai, 4 euroan 18 urtez azpikoentzat, Arma Plaza informazio gunean edota ondoko atarian.