Koronabirusak ezarritako egoerari aurre egiteko langile gehiago kontrata ditzan eskatu dio Alvarezek udal gobernuari
Itxeki Hondarribia programak gabeziak dituela dio sozialistak.
Itxeki Hondarribia programa herriko enpresei laguntzeko asmoz sortu zen. Horretarako bideratu zen diru guztia ez dela erabili salatu du Iosu Alvarezek, oraindik 18.500 euro erabili behar direla zehaztu du.
Aldi berean azaldu du 140 espediente kudeatzeke daudela eta egoera honek langile falta dagoela adierazten du sozialistaren hitzetan.
Hori dela eta, langile gehiago kontratatzea eskatu dio Alvarezek udal gobernuari. Era honetan, laguntzak eta diru laguntzak azkarrago tramitatuko liratezkeela eta udal zerbitzua eraginkorragoa izango lizatekela uste du bozeramaileak.
Proposatu du langile gehiago kontratatzeko egoera honetarako bideratutako diru zatia moldatu daitekeela edota diru zati orokorretik behar den dirua hartu dezaketela. Izan ere, diru zati orokorrean ezohiko egoeretarako dirua egoten dela azaldu du. “Egoera hau ezohiko egoera da,zalantzarik gabe” gaineratu du.
Bukatzeko, alkateari eskatu dio komertzioetan kontsumitzeko bonoak martxan jartzeko dauden arazo juridikoak lehenbailehen konpon ditzala.
Udaletxearen, auzo elkarteen eta enpresen artean elkarrizketa prozesu bat martxan jarri dezala ere eskatu dio, koronabirusak ezarri duen egoera ekonomikoari buruz hitz egiteko eta euren beharrak lehen pertsonan ezagutzeko.