Emakume eta haurren sexu-esplotazioaren eta trafikoaren aurkako nazioarteko eguna da bihar
Bidasoko Emakumeek gizarteak gorputzen salerosketaren aurrean duen pasibotasuna eta tolerantzia gaitzetsi egingo du bihar Zabaltza Plazan
Irailaren 23a pertsonen salerosketaren eta sexu-esplotazioaren aurkako nazioarteko eguna da eta Bidasoko Emakumeen ustez, aurtengo egoera are zaurgarriagoa da “emakume eta neskentzat” pandemia dela eta.
Azaldu dutenez pasibotasunak eta tolerantziak norberaren nahiak berehala asetzeko beharra baimentzen du eta pertsona tratulariei bidea libre uzten die. Gaineratu dute pandemia egoeraz baliatu eta emakumeak beren helburuetarako atzematen dituztela, zaurgarritasun egoera areagotu egin dela kontuan hartuta.
Gizarteak arazo honen aurrean ageri duen pasibotasuna eta tolerantzia gaitzetsiko dute bihar, “Duintasuna ez dago salgai. Sexu-esplotazioari ez ” lelopean. Siglarik gabe sinatutako kartela izango dela nabarmendu dute.
Bihar Zabaltza plazan bi aldiz elkartzeko deia egin dute, lehenik goizeko 11:00tan eguerdiko 13:00ak arte eta bigarrenik arratsaldean 17:00tatik 20:00ak arte.