Hurrengo asteetako agenda kulturala aurkeztu dute
Musika,kirola, zinema eta antzerkiak osatzen dute aurtengo iraileko agenda kulturala.
Larunbat honetan hasiko da Txikimusikak martxan jarriko duen hilabete honetako agenda kulturala. Kasino Zaharrean egingo ditu taldeak kontzertu eta tailer didaktikoak, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Euria eginez gero, Soroeta Kirol Gunera igaroko da espektakulua.
Egun berean baina arratsaldeko 20:00etan hasita, goi mailako pilota partiduez gozatu dezakete aurretik sarrera eskuratu dutenek. Jostaldi Pilotalekuan izango da eta besteak beste, Olaizola II-Zabaleta eta Ezkurdia-Aranguren partidua jokatuko da.
Irailaren 20rako bi ekitaldi antolatu ditu udalak. Lehenik, arratsaldeko 18:00etan Zoro Gaitezen famili ikuskizuna eskainiko da, Txirri,Mirri eta Txiribitonek interpretatuta Kasino Zaharrean.
Ondoren, Hondarribia Txistu Taldeak alborada joko du alde zaharreko kaleetatik, porturaino. Arratsaldeko 20:00etan hasiko dira jotzen kalez-kale txistulariak.
Sing Along: Dirty Dancing pelikula proiektatuko dute irailaren 26an, larunbata, arratsaldeko 20:00etan Kasino Zaharreko lorategietan.
Hondarribiko Txistu Taldea itzuliko da irailaren 27an, alborada joaz, goizeko 8:00etatik aurrera. Alde Zaharretik abiatuko dira, Soroeta inguruetara.
Hilabeteko agenda kulturala amaitzeko, Dantza Hirian 2020 ospatuko da. Kasino Zaharreko lorategietan izango da eta bi espektakuluz gozatu ahalko da:
- Julia Godino eta Alexa Moya kataluniarrek Picnic on the moon 15 minutuko zirkuitua dantzatuko dute. Acieloabierto festibalaren baitan dago interpretazio hau.
- Hippos ikuskizuna eskainiko du Zum Zum Teatre talde kataluniarrak. 25 minutu iraungo du eta Acieloabierto festibalaren parte da.
Txistularien ekitaldietarako izan ezik, beste ekintzak ikusi ahal izateko doako sarrera eskuratu beharko da Arma Plazan edota kutxabanken orrialdean.