Ikasleentzako musukoak eskatu ditu Abotsanitzek
Ikasle bakoitzeko bina musuko berrerabilgarri ematea da udal taldearen proposamena.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxeetan musukoa derrigorrezkoa izango zela aditzera eman zuen baina Abotsanitzek dio “ikasle bakoitzarengan jarri dutela ardura”. Hortaz, Hondarribiko Udalari eskatu dio bina musuko bana ditzan herriko ikasle bakoitzari.
Udal taldearen ustetan ikasturte hasierak kostu handia eragiten die familiei eta musukoen kostua gehitu beharra familiei prebentzio ardura osoa ematea dela diote.
Beraz, herriko ikasleen familiei lagundu diezaiela eskatu diete gaur. Amaitzeko, udalari oroitarazi nahi izan diote “soberakin handia dutela” eta soberakin horiek “herritarren zergetan dutela jatorria”.