Ikasle bakoitzari bina musuko emango dizkio udalak
Datozen egunetan izango da "4.000 musuko baino gehiagoren" banaketa.
Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak adierazi du datozen egunetan helaraziko diela udalak bina musuko herriko 2.200 ikasleei.
Azaldu dutenez, udal gobernua jakitun da familientzat musukoa erostea izan daitekeen gastu ekonomikoaz, eta horri aurre egiten lagundu nahi dutela argitu dute.
Asmoa, Lehen Hezkuntzako ikasleei azken urteetan Arma Plaza Fundazioak argitaratutako Unitate Didaktikoetan oinarritutako irudi bat duen musukoa egitea da. Bigarren Hezkuntzako ikasleen musukoek aldiz, Osasundu Hondarribia kanpainaren barruan garatuko den irudia eta esaldia edukiko dituzte.
“Horretan ari gara lanean eta datozen asteetan banatuko ditugu ikasleen artean”, amaitu du Serrano zinegotziak.